jueves, 7 de octubre de 2010

Zurich-eko ETH famatura bisita

Kaixo danoi,

Joan zen asteartean Egoitz Arrutik eta Mikel Mendikutek bisita egin zioten Zurich-eko Instituto Politekniko Federal ospetsuari eta konkretuki bertako Sistema Integratuen Institutoko Seinalearen Prozesamenduko Zirkuituen arloari. Bertan darabiltzaten proiektuen inguruan ikasteaz gain, Mendikute doktoreak gure ikerketa lerroetako baten inguruan txarla eman zuen ondorengo tituluarekin: "Design and Hardware Implementation of Low-Complexity Multiuser Vector Precoders". Gure taldeak hango eta Lausanne-eko EPFL-ko ikertzaileekin elkarlanean aritzeko helburua dauka Mikelek 2011an bertan egingo duen egonaldiaren bitartez.

Ondo Segi,

PD: Argazkiren bat ateratzea ahaztu zitzaigun eta Wikipediatik atera behar! ;-)

No hay comentarios:

Publicar un comentario