jueves, 26 de febrero de 2009

Ultrasoinu bidezko radarra

Kaixo:

Telekomunikazioetako bigarren mailako ingenieritzako ikasleek, bigarren hilabetean, objetuak ultrasoinu bidez aurkitzeko sistema bat egiten dute. Sistemak 2 edo 3 ultrasoinu igorle eta hartzaile ditu eta panel baten gainean dagoen lata aurkitzen du. Triangulazioa erabiltzen dute, telefoniako operadorak eta irtetzen ari diren auto adimentsu berriek erabiltzen duten sistema berdina. kasu honetan, 3 sentsoreak eraztun batean lotuak daude. Frogapenean, sistemak ondo funtzionatzen duela erakusten da, eta eraztuna apurtzen denean edo objetua lekuz kanpo dagoenean, errore bat jartzen du. Programa guztia Java lengoaia erabiliz egina dago. Hemen froga:




Egoitz

miércoles, 25 de febrero de 2009

Debagoienako artikulua

Se necesitan telecos









Lan eskaintzak

Kaixo,

telekomunikazio ingenieriak lan merkatuan behar diren ezaugarri bezala, detektatzen ditugun lan eskaintzak jarriko ditugu hemen. Asteburu honetan hiru agertu dira orrialde batean eta hemen jartzen ditugu, inor interesatua badago, bere kurrikuluma bidali dezala.

Ondo izan





jueves, 19 de febrero de 2009

Bigarren mailako proiektua

Kaixo berriz. Oraingoan bigarren mailako proiektua jartzen dugu sarean, haririk gabe ahotsa toki batetik bestera igarotzea. Kalitate nahiko ona dauka, jartzen duten musika dexente entzuten baita. Bideoa grabatzeko erari buruz ez dugu inolako komentariorik egingo ;-)



Egoitz

Auto gidatua

Kaixo guztioi:

Oraingoan laugarren mailan dauden ikasle batzuk, bigarren ziklora pasatzeko egin zuten urrunetik gidatutako auto jartzen dizuegu. Zigbee teknolgia erabiltzen du gidatzeko. Hurrengo asteetan, honen bigarren zatia, Java bitartez autoa gidatu...



Egoitz

lunes, 16 de febrero de 2009

Kaixo guztioi!!

Telekoseko bideo promozionala ikusi ez duenak, hemen dauka. Komentarioak onartzen dira!! (eskatzen dira)




Egoitz

5. Mailako bideojokoak

Kaixo danoi,

Jakingo duzuenez, Telekomunikazio ingenieritzako 5. mailako "Design of Electronic Circuits and Systems" ikasgaiaren barruan bideokontsola txiki bat egin dugu FPGA baten barruan, Microblaze mikroprozesagailu soft-corea erabilita eta kanpoko SDRAMa bakarrik jarrita. Hona hemen behean praktikarako erabili den plaka: Xilinx Spartan-3A Starter Kit-a.

Hona 5. mailako ikasleek egindao jokoen bideoak. Danetik dago. Aukeratu ea zein den hobea:


Egileak: Ekhiotz Bergara, Ion Antzizar, Mikel Barrenetxea eta Iñaki Martioda


Egileak: Itziar Cabello eta Edurne Txoperena


Egileak: Andoni Izurza, Idoia Romero eta Iñaki Garitano


Egileak: Kerman Calleja eta Joanes Morris


Egileak: Borja Garmendia eta Iñaki Eizaguirre


Egileak: Aurkene Jauregi eta Oihane Crucelaegui


Egilea: Mikel Mendikute (Irakaslea)

Ea zer iruditzen zaizuen. Komentarioak onartzen dira!

Mikel

domingo, 15 de febrero de 2009

Hola otra vez!

Esta vez es el vídeo de Teknopolis sobre gestión de las puertas automáticas de Matz-Erreka pero ahora en castellano. Creo que me defiendo mejor en castellano...

Juzgadlo vosotros mismos...


Egoitz

Adimen artifiziala makina herramintaren kontrolerako

Aupa,

Hona Nestor-en taldeak makina-herramintaren mundurako garatutako adimen artifizaleko proiektua:



Gero arte,

Gasteizko tranbiaren burmuina!!

Eguardion,

Hona "El Correo" egunkarian argitaratu berri den erreportaia gure proiektu politenetariko baten inguruan. Traintic (komunikazioetaz arduratzen den CAF-en filiala) empresarekin elkarlanean egin dugun MVB-TCN bus analizadorea:

Egia esateko lan itzela izan da: hiru irakasle, ikasketa bukaerako proiektuko lau ikasle (bi teleko eta bi informatiko) eta Traintic enpresako injeniari ugari, gure ikasle eta lankide izandako Gorka Landabururen gidaritzapean.


Teknopolis saiorako bideo galanta daukagu prest, hemendik bi astera edo ateratzeko. Agertzen denean, igoko dugu hemendik linka.

Ondo segi,

Mikel Mendikute

sábado, 14 de febrero de 2009

Telefono mugikorrak ateen mando gisa

Kaixo berriz!

Hemen usten dizuet Teknopolis saioko zatitxo bat. Mondragon Unibertsitatean telekomunikazio arloan egindako proiektu bati buruz, garagetako ateak telefonoz nola kudeatu. Egun gutxi batzuetan, teknopolisen bigarren zatia, Gasteizko tranbia.



Gero arte,

Egoitz

Blog berriaren estreinua

Kaixo guztioi,

Bloga hasteko, Mondragon Unibertsitatean ikasle eta irakasleen artean egin diren proiektu batzuk jartzea erabaki dugu. Ea gustatzen zaizuen. Proiektu horiek Garaian daude, inoiz ikusi ez badituzue zuen atentzio faltagatik izango zen, Garaian baitaude. Nola funtzionatzen duten ikusi nahi baduzue, galdetzea baino ez duzue.

Ondo izan